Artadiko San Migel Egunean haurrei zuzendutako doako tailerra Algorrin

Baleike 2014ko irailaren 26a

Datorren igandean irailaren 28an Artadiko Samieleko jaiekin bat eginaz, haurrei zuzendutako doako tailerrak egingo dira Algorri Interpretazio Zentroan, udazkenari ongietorria emateko.

Ekintzak zentroan bertan egingo dira, goizeko 10:00etatik 11.30etara. Bertan, artadian ohikoak diren landareak eta animaliak ezagutzera eman eta bildutako hostoekin eskulanak egingo dituzte.

Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Izen-ematea:

Tailerrea parte hartu ahal izateko interpretazio zentrora bertaratu, email bat idatzi edota telefonora deitu dezakezu:

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia

info@algorri.eu

943 143100

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide