Zumaiako bazkideak lortzeko kanpaina abiatu du. Taldeak bidalitako ohar honetan zehazten dira bazkide izatearen abantailak. Bestalde, hemen kontsulta ditzakezue asteburuko partiden ordutegiak.Zumaiako Futbol Taldeak gogorarazten du 2014-2015 denboraldiko Bazkide kanpaina martxan dagoela. Bazkide egitea nahi duenak Laboral Kutxa, Kutxabank edo La Caixako kontu korrontean 60 € sartu behar ditu (jubilatua bada 30 €) eta ordainagiriarekin futbol zelaiko bulegora hurbildu. Zumaiako Futbol Taldeko bazkide izateak dituen abantailak hauek dira: Odriozola Jantzi Dendan % 10eko beherapenak, futbol zelaiko tabernan % 10eko beherapenak, semeen jokalari kuotan beherapenak, klubak gabonetan zozketatuko duen otarrean zenbaki batzuk doan, 2015eko klubaren egutegia doan eta Preferenteak etxean jokatzen duenean sarrera doan. Zumaiakok herritarren laguntza behar duela adierazten du. Egin zaitez bazkide.
Asteburuko partiden ordutegiak kontsultatu