Bihar, larunbata, nazioarteko bi hitzordu garrantzitsu dituzte Zumaiako kirolariek. Oklahoman (AEB) Itxas-Gaineko piraguista Irati Osa, Imanol Barruetabeña eta Unai Gerekak maratoi distantziako Munduko Txapelketan hartuko dute parte, hemengo 16:30etik aurrera. Eta Sintran (Portugal), Munduko Zirkuituko azken probako erronda erabakigarriak jokatuko ditu Alex Urangak. Bi ekitaldiak internet bidez jarrai daitezke, online kanalen bidez. Baleike.com-eko azalean zabaldu diegu leiho bana –erdiko zutabean–, bertatik zuzenean ikusi ahal izateko.