Alex Urangak ezin izan du Houston gainditu

Baleike 2014ko irailaren 27a

Sintrako Txapelketako seigarren errondan galdu du Alex Urangak, Jared Houston hegoafrikarraren aurka.

Munduko Zirkuituko azken proba da Portugalgoa, eta Alexek bazuen aukera txiki bat sailkapen nagusia irabazteko, Sintran irabaz gero. Baina Houston aurkari gogorra da, munduko sailkapenean laugarren postuan dago –Alex bosgarrena da–, eta gaur ez dio aukerarik eman zumaiarrari. Houstonek 13,85eko puntuaketa lortu du bere bi olatu onenekin, eta Alexek 11,75ekoa. Txapelketa honekin amaitu da aurtengo Munduko Zirkuitua.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide