Gazteak arraunean hasteko deialdia

Baleike 2014ko irailaren 29a

Gaur arratsaldean hasiko dituzte entrenamenduak 12 eta 17 urte arteko arraunlariek. Arraun Elkarteak dei egin du nahi duten neska-mutilek proba dezaten. 18:30ean jarri dute ordua. Hemen elkartearen oharra:

Harrobiko lana da Zumaiako arraunaren oinarria. Hori gabe ez luke etorkizunik izango gurean. Urtez urte, gero eta haur gehiago dabiltza arraunean gurean, eta joera on horri segida ematea ezinbestekoa da. 2015eko denboraldiari begira, datorren astelehenean (hilak 29) hasiko dituzte entrenamenduek 12 eta 17 urte arteko arraunlariek.

Deialdia ez da bakarrik iaz eta aurreko urteetan klubeko arraunlari izan diren arraunlarientzat... DEIALDIA IREKIA da. Adin tarte horretako neska-mutilei zuzendua. 18:30ean dago ordua jarrita, entrenamenduei hasiera emateko.

Rafa Gonzalez Txabarri prestatzaile entzutetsuak koordinatuko du harrobiko arraunlarien lana. Esperientzia handikoa lan horretan, Orion 25 urtetik gora aritu zelako zeregin horretan.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide