Pulpok bi garaipenekin hasi du denboraldia

Baleike 2014ko irailaren 30a

Orain arte jokatutako bi partidak irabazi ditu Lehen Mailako taldeak, lehen jardunaldian etxean 29-28 Tolosari eta joan den asteburuan Hondarribian 20-27.

Denboraldia hasi baino ez da egin, baina pozgarria da Pulpo sailkapeneko lehen postuetan ikustea. Lau taldek irabazi dituzte jokatu diren bi partidak, eta tartean dira zumaiarrak. Azken jardunaldian, gainera, kontrolpean izan zuten uneoro Hondarribia, partida hasieratik. Lehen zatian hiruzpalau goleko errenta lortu zuten eta bigarrenean ere ez zuten estuasunik pasa. Azpimarratzekoa da oraindik jubenilak diren Ander Torriko, Kauldi Odriozola eta Mikel Martinezen ekarpena erasoan. Hiruren artean 17 gol egin zizkioten Hondarribiari.

Hurrengo jardunaldian Egia hartuko dute Lubakin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide