Atzo hasi zen ETB1 katean Zuek hor eta gu hemen, aktualitateari lotutako umorezko saio berria. Anjel Alkain, Iker Galartza eta Agurne Anasagastirekin batera, Jon Urbieta zumaiarrak ere osatzen du saioko lan taldea. Ikusleek sare sozialen bidez mezuak eta iruzkinak egiteko aukera dute eta haiek erakustea da Urbietaren lana. Saioa egunero emango dute, 15:45ean hasita.