Antzerkirako sarrerak dauzkagu

Baleike 2014ko irailaren 30a

Ostiralean hasiko da udazkeneko antzerki zikloa, Happy end antzezlanarekin (Aita Marin, 22:00etan). Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 9 euroan (sei euroan Aita Mariko bazkideentzat eta Gazte Txartelarekin). Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko.

Zozketan parte hartu ahal izateko, bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera, zuen datuekin (bazkidetza noren izenean dagoen zehaztu behar da).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide