Aurtengo Surf eta Bodyboard Txapelketak ez du izan aurreko urteetako distira, itsasoko baldintzak oso txarrak izan baitira gaur surferako. Hala ere, txapelketa gaur hasi eta bukatzea erabaki dute antolatzaileek, iganderako oraindik ere txarrago baitago iragarrita. Horrela, goizean goiz hasi eta egun osoan uretan izan dira herriko 60 bat surflari eta bodyboardlari; 19:00ak jota amaitu da azken finala. Itsasoak ez du lagundu, baina parte hartzaileek dena eman dute denen artean ahalik eta txapelketa politena osatzeko. Bodyboard Open kategorian Jon Lopez izan da irabazlea eta Surf Openean Iosu Alcantara. Hemen dauzkazue sailkapenak eta egun osoan zehar Itzurunen ateratako argazkiekin osatutako bilduma (surfa baino zerbait gehiago ere bai, propina).
Sailkapenak
Dropknee
1. Txoni
2. Oscar
3. Eki
4. Gorka
Longboard
1.Harry
2. Poti
3. Txoko
Bodyboard Master
1. Suarez
2. Oscar
3. Flo
4. Iosu
Gaztetxoak
1. Mikel
2. Luken
3. Janire
Surf Master
1. Popeto
2. Trufi
3. Ramon
4. Poti
Surf Open
1. Alcantara
2. Txoko
3. Xubi
4. Popeto
Bodyboard Open
1. Lopez
2. Odri
3. Ando
4. Urres