Haurreskoletako matrikulazioa irekita dago

Baleike 2014ko urriaren 8a

Zumaiako Arrangoleta Haurreskolan eta Eskola txikian hasi nahi duten haurrentzako (2013an eta 2014an jaiotakoek) matrikulazioa irekita dago. Orain izen ematen duten haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean has daitezke. Edozein argibidetarako jo haurreskolara bertara (Arrangoleta: 943862292 eta Eskola txikia: 943865345). Urriaren 10ean bukatzen da izen emateko epea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide