Garagardo festa egingo da asteburuan

Baleike 2014ko urriaren 8a

Herriko hamar taberna eta jatetxek hartuko dute parte garagardo festan urriaren 10etik 12ra. Belgika, Alemania, Ingalaterra eta Frantziako sei garagardo berezi eskainiko dira taberna guztietan.Festa girotzeko, animatzaileak eta Alemaniako musika joko duen talde bat ibiliko dira tabernaz taberna, eta garagardoa dastatzeko txartelak oparituko dituzte. Saltxitxa pintxoak ere egongo dira tabernetan.

Festan parte hartuko duten tabernak: Gure Txokoa, Itzurun, Kalari, Kresala, Basusta, Trapaia, Zalla, Tximista, Idoia eta Zelai.

 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide