Hamar artelan proiektu diruz lagunduko ditu Zuloagako Z Espazioak, eta datorren urteko irailean erakusketan aurkeztuko ditu.
VEGAP fundazioarekin egin du hitzarmena Z Espazioak, lehiaketa deitu eta proiektu onenak babesteko. Guztira 405 proposamen jaso dituzte, bost kategoriatan banatuta: arte plastikoak, argazkigintza, diseinua, ilustrazioa eta arte adierazpen berriak. Ataleko bina proiektu aukeratu dituzte, eta bakoitzak 8.000 euro jasoko ditu. 2015eko irailaren 21etik aurrera egongo dira ikusgai Z Espazioan.