Olarru Cup belaontzien azken estropada jokatuko da larunbatean

Baleike 2014ko urriaren 9a

Larunbatean amaituko da aurtengo Olarru Cup txapelketako azken estropada, denboraldiko hamalaugarrena.

Goizeko 11:00etan hasiko dira, barraren aurrealdean. Triangelu forma du osatu beharreko ibilbideak, eta barratik estropada ondo jarraitzeko aukera izango da. Aurten Zumaiako eta Getariako kirol portuetako 21 belaontzik hartu dute parte estropadetan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide