Musika eta ingelesa uztartzeko haurrentzako joko musikalak, Klarinete Maratoiaren berrikuntzen artean

Baleike 2014ko urriaren 14a

Azaroaren 26tik 30era egingo da Klarinete Maratoiaren XIII. aldia, baina dagoeneko aurtengo zenbait berrikuntzaren berri eman du Zumaiako Musika Bandak. Hemen beraien azalpenak:

Dagoeneko badugu informazioa XIII. Klarinete Maratoiari buruz (azaroaren 26tik 30 bitartean izango da). Oraingoan ere, Carlos Casadó (ONE) irakaslearekin: ohiko maila guztietara zabalduta bakarkako eta taldekako —helduentzat ere— eskolez gain, aurtego berrikuntzen artean:

-Klarbira, Music & English: Musika eta ingelesa uztartzen dituen hainbat ekintza eta jolas erraz batzuk haurrentzako, eta (nahiz klarinetearen berririk ez izan) klarinetearen bueltan izango diren joku musikal bereziak ere bai. Nerea Alonso musikaria eta Music Industry Management, hizkuntzetan Doktorea den Ibon Manterola eta Esti Aranbarri Ingeles Filologian lizentziatuak diren eskutik.

-Clarinet Clinic: Klarinetearen teknika eta doinu oinarriak, eta Teknologia berrien erabilpena musika munduan zerikusia duten tailerrak, helduentzat zein gaztetxoentzat. Lehenengo biak Carlos Casadó irakaslearekin eta hirugarrena Jose Maria Belló Teknologietan Doktorea eta A Coruñako Goi Maila Kontserbatorioko Klarinete irakaslea. Hitzaldiak, tailerrak eta eskola praktiko ezberdinak, irakasleentzat eta ikasleentzat (helduak zein gaztetxoak).

-Erakusketak :Buffet etxea,Erviti,Selmer,Vandoren…

-Laukote lehiaketa gaztetxoentzat. Berrikuntza oso interesgarria dugu aurten.

Eta nola ez tradizio bihurtu diren, Kafe Musikala eta kontzertu bikainak, aurten Weber eta Brahms autore handiek idaztitako klarinetea eta soka laukotearentzako boskoteak, edo Victor Babinen Hillande Waltzes entzuteko parada.

Ah! Irakasleen ensemble bat egiteko asmoa dago, parte hartzera animatzen?

Informazio gehiago (Diptikoa, kartela eta ordutegi orokorra) Bandaren blogean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide