"Perretxikoak arriskuan, irtenbidea nondik?" izenburua du aurten Aste Mikologikoak

Baleike 2014ko urriaren 14a

Jaime Olaizolak mikorrizatutako landaketa hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Ubillosen (musika eskolako sarreran), 19:00etan. Hemen daukazue egitarau osoa.

Asteartea 14

Mikorrizatutako landaketa hitzaldia. • Arratsaldeko 19:00etan Ubillosen (musika eskolako sarreran). Jaime Olaizolaren eskutik.

Osteguna 16

Perretxikoen sailkapena: Aranzadiko webguneko klabea nola erabili.

Arratsaldeko 19:00etan Moila gelan (Alondegia). Aranzadiko Jose Manuel Lekuonaren eta Josepo Teresen eskutik.

Larunbata 18

Goizeko 9:00etan taxi geltokian perretxikoak biltzeko irteera.

Perretxikoen pintxo lehiaketa 10:00etatik 13:00etara.

Beheko plazako Torre Berrin. Izen emateko, turismo bulegoan Urriak 15 baino lehen.

Igandea 19

Perretxiko erakusketa Oxford aretoan egunean zehar. Goizetik: 11:00etatik 14:00etara.

Arratsaldez: 16:30etik 20:00etara.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide