Triatloi taldeak klubeko kide egiteko gonbitea zabaldu du

Baleike 2014ko urriaren 15a

2015eko denboraldiko plangintza lantzen hasi da Zumaiako Triatloi Taldea, eta gonbitea zabaldu nahi dio triatloia gustatu eta egiteko asmoa duen orori.

ZTTk triatloia sustatzea du helburu, eta egun 30 taldekidez osatua dago, maila eta adin guztietakoak. Ez da zertan maila handiko kirolaria izan behar ZTTn hasteko, inondik ere, nahikoa da triatloia ezagutzeko eta ondo pasatzeko gogoa edukitzea. Hortaz, izena emateko interesa duenak idatzi dezala helbide honetara: zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide