Ludotekak prest du ikasturteko lehenengo familia irteera: azaroaren 2an izango da, Idiazabalera. Idiazabalgo gazta nola egiten den ikusteaz gain, probatzeko aukera ere izango da. Elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean familientzako jolasak egingo dira. Izen ematea urriaren 20tik 24ra izango da, ludotekan bertan, 16:00tatik 19:30era eta prezioa berriz, 20 euro helduentzat eta 15 euro haurrentzat, guztia barne.