2014 denboraldia amaitutzat eman du Zumaiako Txirrindulari Elkarteak, eta 2015ean pentsatzen hasi dira jadanik. Elkarteak dei egiten die ziklismoa praktikatu nahi duten gazte guztiei elkartera gerturatzeko:
"2004tik gora jaio eta ziklismoa gustatzen zaienei gonbitea luzatu nahi diegu guregana hurbil daitezen. Taldearen funtzionamendua esplikatu eta elkar ezagutzeko larunbatean, urriaren 18an, goizeko 11:00etatik 13:00etara bulegoan egongo gara –Zubitxikiaren ondoan, udaltzainen aurrean–. Parte har dezakete 11 urtetik gorakoek, hori da ziklismorako ezarrita dagoen adin muga. Gerturatu, ez zara damutuko; Zumaiako Txirrindulari Elkarteak kirol honetan lehen pedalkadak ematen lagunduko dizu".