Euskaldunberriak eta euskaldunzaharrak astean behin bildu eta euskaraz aritzea da Mintzalagun Programaren xedea. Zumaian euskaldunberrien hiru talde sortu dira, baina euskaldunzaharrak falta dira.
Mintzalagun Programaren ikasturte berriari ekin zaio, 65 pertsona ari dira parte hartzen eta 18 talde osatu dira: Zarautzen 11, Getarian bi, Orion bi eta Zumaian hiru.
Euskaldunzaharrak behar dira Getaria eta Zumaian, izan ere bi talde euskaldunzaharrik gabe daude. Beraz, lagundu nahi izanez gero, deitu eta izena eman.
Hasiera ekitaldia, azaroaren 6an
Ikasturtearen hasieran ekitaldi bat egin ohi da, mintzalagun guztiak elkartu eta antzezlan, bakarrizketa, diaporama edo antzeko saio batekin. Oraingoan Mikel Markez kantariaren saioa izango da, azaroaren 6an.
Hiketalagun
Bestalde, Hika egiten ikasteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Urriaren 23an amaituko da. Ikastaroa urriaren 28an hasiko da. Astero saio bat izango da, asteartearekin, 18:30etik 20:30era, Zarauzko Udal Euskaltegian. Irakaslea Iñaki Iturain izango da.
Ikastaroak aurrena atal teoriko bat izango du eta ondoren mintza-saio gidatuak.
Interesa duenak honako telefono eta helbide hauetara jo dezake argibideak jasotzeko eta izena emateko:
-Urola Kostako AEK euskaltegia; Zarauzko Udal Euskaltegia
-Telefonoz: 943 13 01 75
-Emailez: urolakosta@aek.org
UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA
EUSKARA ZERBITZUA