Migel atezainaren agurra

Baleike 2014ko urriaren 22a

Urte luzez Zumaiko Herri Eskolako atezain lanetan aritu ondoren merezitako deskantsua hartzeko parada iritsi zaio Migeli, jubilazioa alegia. Zumaiko Herri Eskola osatzen duen komunitate osoak, agurrarekin batera, eskerrik beroena eskaini nahi izan dio Migelei. Hona agurreko unean oparitutako bertsoak eta ekitaldian zehar ateratako argazkiak.

Aitamarin ez bada

Sagarbiden alai.

Lanean edo gabe

Txantxetako da gai.

Hainbat urtetan bera

Izan dugu artzain

Migel izan delako

Eskolako atezain.

Iritsi da eguna

Agur esateko

Ta egindako guztia

Zuri eskertzeko

Hartu orain denbora

Baratza zaintzeko

Eta aitona lanak

Lasai egiteko.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide