Perretxiko erakusketa Herri Eskolan

Baleike 2014ko urriaren 22a

Urtero bezala, Zumaiko Herri Eskolako LH3ko ikasleek perretxiko eta landare erakusketa ikusgarria atondu dute eskolako sarreran gainontzeko ikasleentzako gozamenerako.

Hasteko, eguraldia lagun, egun ederra igaro zuten Artadiko paraje zoragarrietan barna bertako perretxiko eta landare ezberdinak jasotzen. Ondoren garbitu eta sailkatzeari ekin zioten eta azkenik erakusketa dotorea prestatu.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide