Igandean Aralarren txangoa egiteko aukera

Baleike 2014ko urriaren 22a

Igandean, urriaren 26an, Aralarren goiz buelta egiteko aukera proposatu du Inda Mendik. Lizarrustin utziko ditu autobusak, Lareoko urtegitik pasa ondoren, Putxerri tontorrera igo eta berriro Lizarrustira jaitsiko dira. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Txomin Agirre kaitik. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943860357) ostirala baino lehen. Prezioak ondorengoak dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide