Futbol eskolako argazkiak aterako dira urriaren 26an

Baleike 2014ko urriaren 23a

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du igande honetan, urriaren 26an, Futbol Eskolako aurkezpen argazkiak aterako direla, Aita Mari futbol zelaian, honako ordutegietan:

9:45ean, 2005ean jaiotakoen taldearen argazkia.

10:00etan,  2006an jaiotakoen taldearen argazkia.

11:00etan, denak elkarrekin.

11:15ean, 2004an jaiotako taldearen argazkia.

Aurtengo denboraldian 138 haurrek eman dute izena Zumaiakoren Futbol Eskolan, pasa den urtean baino 16 haur gehiagok.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide