Alex Uranga irabazle Itzurunen

Baleike 2014ko urriaren 23a

[/caption]

Euskal Bodyboard Zirkuituaren bigarren proba jokatu zen Itzurunen joan den asteburuan. Alex Urangak irabazi zuen Open mailan, eta Alex Odriozola da sailkapen nagusiko liderra. Azaroaren 8an eta 9an jokatuko da azken proba, Ereagako hondartzan (Getxo). Kronika, sailkapenak eta Mikel Gasca donostiarrak egindako bideoa ikus dauzkazue hemen:

Larunbatean, hego haizeari esker, itsasoa txukun egon zen, eta marea gora etorri ahala olatu egokiagoak izan zituzten. Aurrekanporaketa eta final zortzirenen ondoren, 18 urtez azpiko final-laurdenak eta Open maila hasi ziren lehiatzen. Itsasgorarekin batera, maniobra bikainak egin zituzten bodyboardlariek: ARS-ak, eta backflips-ak...

Txanda erabakigarriak iganderako uztea erabaki zuten antolatzaileek, olatu iragarpena antzerakoa izanik, txapelketa marearen punturik onenean bukatzeko.

Igandean, Open mailako final-laurdenekin eman zitzaion hasiera txapelketari. Ikuskizuna lortzeko buruz burukoa egitea erabaki zen. Aipagarria da, Itzuruneko olatuaren ezaugarriaren ondorioz, puntuaketak oso justu egon zirela txanda askotan.

Azkenik, Open mailan Alex Urangak lortu zuen txapela, finalean Antonio Ortiz mendean hartuta. Alex Odriozola hirugarren sailkatu zen, eta laugarren postua Aritz Larrinagarentzat izan zen. Sailkapen nagusian, Zurriolako eta Itzurungo puntuan kontuan hartuta, Alex Odriozola dago lehen postuan, eta Andoni Lizeaga bosgarren postuan ageri da. Zirkuituko hirugarren proba, azkena, Ereagako hondartzan jokatuko da, azaroaren 8an eta 9an. Han erabakiko da txapelduna.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide