Alex Uranga eta Unai Granados, Euskal Herriko Bodyboard txapeldunak

Baleike 2014ko urriaren 27a

Alex Urangak irabazi du Euskal Herriko Bodyboard Txapelketa maila nagusian, eta Unai Granados izan da onena 18 urtez azpikoen artean. Txapelketa Donostiako Zurriola hondartzan jokatu da, asteburuan.

Alex Urangak maila bikaina erakutsi du beste behin eta ez du Euskal Herriko Txapelketa irabazteko aukera alferrik galdu. Bigarren postuan Pablo Zabala sailkatu da, hirugarren Borja Gainzarain, eta laugarren eta bosgarren postuan bi zumaiar: Xabier Urrestilla eta Andoni Izaga. Alex Odriozola zazpigarren izan da, eta Unai Granados bederatzigarren. Granadosek irabazi du, hain zuzen ere, 18 urtez azpikoen txapelketa. Ederra, beraz, Zumaiako bodyboardlariek egindako lana.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide