Epaitzen ari diren 28 gazteak libre uztearen alde sinatzeko kanpaina hasiko da ostegunean

Baleike 2014ko urriaren 28a

Herritarron adierazpena izeneko agiria mozio gisa aurkeztuko da osteguneko udal plenoan. Hemen irakur dezakezue agiria:

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazte independentistak libre uzteko eskatzen du Herritarren adierazpenak. Agiria osteguneko ohiko udal plenoan aurkeztuko da mozio gisa, eta handik aurrera hasiko da sinadura bilketa. Ostegunean bertan, 20:00etan, torturaren aurkako kontzentrazioa egingo da Magnolioan.

Ostiralean, urriaren 31n, urriko Ostiral laranja egingo da Torreberri gaztetxearen kanpoaldean. Pintxo dastaketa egingo da 21:00etan, eta ondoren kontzertua izango da Bi bala bikotearekin –Barandiaran eta Gurrutxaga bertsolariak–.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide