Batzokiak irabazi du perretxiko pintxo lehiaketa

Baleike 2014ko urriaren 28a

[/caption]

Herritarrei zuzendutako pintxo lehiaketa bertan behera utzi ondoren, taberna artekoa antolatu zen Perretxiko Asteari amaiera emateko. Guztien artean, Batzokiak aurkeztutakoa izan zen onena epaimahaiarentzat.

Hamar taberna edo jatetxek hartu zuten parte lehiaketan: Ttakun, Idoia, Kresala, Uzkudun, Itzurun, Txikixa, Kantauri, Beheko plaza, Marina Berri eta Batzokia. Naiara Chamorro, William Kaye, Xabier Irureta, Juan Carlos Zendoia eta Inaxio Manterolak izan zuten pintxo onena aukeratzeko ardura, eta ez zen lan erraza izan, maila handikoak baitziren denak. Azkenean, Batzokiak lortu zuen txapela, Basoan galdutako otarra izenburudun pintxoarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide