Ordenantza fiskalak eztabaidatuko dituzte bihar plenoan

Baleike 2014ko urriaren 29a

Besteak beste, 2015eko ordenantza fiskalak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte bihar, osteguna, egingo den urriko ohiko plenoan (19:00etan). Hau da gai zerrenda:

1.-Aurreko bilerako aktaren onarpena, bidezko bada.

2.-Ogasuna:

2.1.-Udalaren 11. eta 12. kreditu aldaketen berri ematea.

2.2.-Irizpenak:

2.2.1.- 2015. ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzea, bidezko bada.

2.2.2.- 2015. urterako taxien tarifa onartzea, bidezko bada.

3.-Hirigintza:

3.1.-Zumaiako udal larrialdietarako plana onartzea, bidezko bada.

4.- Proposamenak:

Bildu-Aralar koalizioak aurkeztutakoak:

4.1.- Herritarron adierazpena: auzipetuta dauden 28 gazteak absolbitzea.

4.2.- Konstituzio Auzitegiak Kataluniako kontsulta behin behinekoz bertan behera uzteko erabakiari buruzkoa.

4.3.- Liburu maileguarengatik liburutegi publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uztea eskatuz.

5.- Eskari-galderak.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide