Letoniako Maska abesbatzaren kontzertua

Baleike 2014ko urriaren 31

Letoniako Maska Youth Choir Riga abesbatzak kontzertua emango du igandean San Pedro parrokian, 19:00etan, Tolosako nazioarteko lehiaketaren barne.

Maska Youth Choir Riga (Letonia)

Zuzendaria: Jānis Ozils

Xarma, estilo eta musikaltasun berezko eta apartekoak elkartzen ditu Maskako korukideak. 2000. urtean sortu zenetik, Jānis Ozols sortzailea izan dute buru eta zuzendari. Korukide guztien laguna izateagatik ere, serioa eta zorrotza da entseguetan. Janisek bi laguntzaile handi ditu Maskarekin egindako lanean: Laura Jekabsone, koru-maistra, eta Jānis Strazdins, ahots-pedagogoa. Maskako talde sortzailea beti dago prest tokiko zein atzerriko erakunde eta koru-elkarteekin lan egiteko eta korukideek maiz abesten dute beste taldeekin batera kontzertu eta ekitaldietan.

Maska harro dago, ez soilik Letonian, baita atzerrian ere, lortutako arrakasta handiaz. Sorberria zenetik, elkarteak emandako itxura gaztea ez ezik, anbizio eta etorkizun handikoa ere izan da. Atzerrian lortu zuen lehen arrakasta garrantzitsua; hain zuzen, Herbeheretan, non hainbat urre-domina irabazi baitzituen "TONNEN 2000" Kantu Koralaren Nazioarteko Lehiaketan. 2008an, atzerrian hainbat jarduera gauzatzeaz gain, arrakastatsu izan zen Letoniako txapelketetan: horrela, Riga eskualdeko abesbat- za hoberenari saria jasotzeaz gain, Letoniako hiri-abesbatza hoberenari saria ere eraman zuten XXIVI Latvian Song and Dance Festival Jaialdian.

2010ean, Goriziako (Italia) 49. "Seghizzi" Kantu Koraleko Nazioarteko Lehiaketan, abesbatzak Sari Nagusia eraman zuen eta Jānis Ozolsek lehiaketako zuzendari hobere- nari saria jaso zuen. 2011an, Bartzelonan ospatutako "Europe and its songs" Kantu Koralaren Nazioarteko Lehiaketaren 13. edizioan, Sari Nagusia eramateaz gain, puntu-kopuru maximoa (100 puntu) jaso zuen; lehiaketaren 13 urtetan lehenbiziko taldea izan zen, halakorik lortzen zuena. 2012an, "Harald Andersen" Abesbatza Lehiaketa ospetsuko Sari Nagusia irabazi zuten Helsinkin.

Kontzertuaren egitaraua

I zatia

1. Neiseik saulala (Vytautas Miškinis, lyrics: Lithuanian folk song and Vytautas Miškinis )

2. Dūkņu sils (Jāzeps Vītols, lyrics: Plūdons)

3. Fair Phillis (John Farmer, English Mardigal)

4. Hodie Christus natus est (Javier Busto)

5. Tebe poem (Sergej Rachmaninov)

6. Zīles ziņa (Pēteris Vasks, lyrics: Uldis Bērziņš)

II zatia

1. Dindaru, dandaru (Laura Jēkabsone, lyrics: Latvian folk song)

2. Izar ederrak (Jasu Elberdin)

3. Plainte de la jeune (Javier Bello Portu)

4. Ik rudeni valodiņa (Valts Pūce, lyrics: Inese Zandere)

5. Tek saulīte tecēdama (Jēkabs Graudiņš, lyrics: Latvian folk song)

6. Solanum Tuberosum (Laura Jēkabsone)

7. Vindo (Jānis Šipkēvics, Reinis Sējāns, lyrics: Reinis Sējāns )

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide