Arrauna uztea erabaki du Oier Aizpuruak

Baleike 2014ko azaroaren 4a

Orion sei denboraldi egin eta gero (2009-2014), trainerua uztea erabaki du Oier Aizpuruak.

Piraguismoan Itxas-Gainekin esprintean eta maratoian munduko txapeldun izan eta gero, arraunean probatzea erabaki zuen Aizpuruak 2009an. Urtebete egin zuen Orioko B traineruan, eta 2010etik lehen taldean aritu da. Guztira 33 garaipen lortu ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide