Gomezago, imajinariotik liburura

Baleike 2014ko azaroaren 6a

Gabon garaiko Zumaiako pertsonaia da Gomezago. Orain arte gure herriko imajinario kolektiboan baino ez da egon, baina laster marrazki moduan gorpuztuta ikusteko aukera izan dugu, Josu Waliñok eta Ander Hormazurik sortu eta Baleike kultur elkarteak argitaratuko duen Gomezagoren gutuna liburuan. Argitalpena azaroaren 25ean aurkeztuko da Alondegian, eta abenduaren 2an ipuin kontaketa egingo da. Baleikeko bazkideek doan jasoko dute etxean, Gabonetako opari. Azaroko Baleike aldizkarian aurkituko dituzue ipuinari buruzko azalpenak.

Liburuaren aurkezpena

Azaroak 25, asteartea, 19:00etan, Alondegiko ikasgelan (4. solairuan).

Ipuin kontaketa

Abenduak 2, asteartea, 17:30ean, haur liburutegian. 4-6 urte bitarteko haurrentzat.

Azaroko Baleike aldizkaria

Gaur arratsaldean hasiko gara bazkideei Baleike aldizkaria banatzen, eta ostiral eguerdirako kioskoan izango da eskuragarri. Gomezagoren ipuinaz gain, Josu Waliño elkarrizketatu dugu, Puntueus Fundazioaren inguruan –zuzendaria da irailetik–. Olatz Berastegi sexologia aholkularia ere elkarrizketatu dugu, Udalak martxan jarri duen zerbitzuaren harira. Eta taldean irakurtzearen plazerraz hitz egin dugu Irakurri Matteko kideekin.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide