Ikastaroak antolatzeko deialdia egin du Kultura Sailak

Baleike 2014ko azaroaren 7a

2015eko urtarriletik maiatza amaiera artean ikastatoren bat antolatu nahi duten norbanakoek edo taldeek zabalik dute proposamenak egiteko aukera, abenduaren 1a arte.

Ikastaroak kultura edo aisialdiarekin zerikusia izan behar dute. Kultura Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude Alondegia kultur etxean (943861056 / kultura@zumaiakoudala.net)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide