2015eko Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du Kultura Sailak. Urtarrilaren 12ra arte aurkez daitezke lanak. Hemen oinarriak:
-Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2015).
-Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
-Teknika / neurria: teknika librea. DinA3 neurria (297x420mm).
Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 12a baino lehen.
-Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra.
Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari izango dira (Zumartian txartelen bidez):
-Kartel irabazlea: 300 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
-Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batran bi lagunentzako afaria izango da.
-Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.