Iritzi bilketa egingo du igandean Gure Esku Dagok

Baleike 2014ko azaroaren 8a

Bihar, igandea, "Kataluniak biziko duen egun handiarekin bat eginez", zumaiarren artean iritzi bilketa egingo du Gure Esku Dagok. Kodrafian egin da ekimena, 12:00etatik aurrera. Bertaratzen direnei esaldi bat idazteko eskatuko zaie, erabakitzeko eskubidearen inguruan (erabakitzeko eskubidea bai? Ez? Zergatik? Zertarako? Nola? …? Buruan duzun hori bota!!). Giroa berotzeko, parrilla piztu eta pintxoak izango dira guztiontzat. Musika eta giro ona ez dira faltako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide