Datorren igandean, azaroak 16, Adarra mendira igotzeko irteera antolatu du Inda Mendi. Goizeko 7:30ean aterako dira Txomin Agirre kaitik eta eguerdirako bueltatuko dira. Izena goiko estankoan eman behar duzue telefono honetara deituta: 943860357. Helduek 6 € ordaindu behar dute eta haurrek 4 €.