Garaipenaren bidera itzuli da Pulpo

Baleike 2014ko azaroaren 10a

Lehen Mailako mutilek 25-34 irabazi dute Urdanetaren aurka zortzigarren jardunaldian.

Urdaneta sailkapeneko azken postuan da, partida guztiak galduta, eta Pulpok ez du aukera alferrik galdu. Aurreko bi jardunaldietan Anaitasunaren (26-11) eta Ereintzaren (29-36) aurka galdu ondoren, garaipena ondo etorri zaie sailkapenaren goialdean mantentzeko. Zazpigarren postuan daude zumaiarrak, bost partida irabazita, bat berdinduta eta bi galduta. Datorren asteburuan Askartza hartuko dute Lubakin. Beste aukera on bat bi puntu gehiago lortzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide