Artadiko antenaren egokitzapen lanak medio, ostegunean mozketak izan daitezke zerbitzuan

Baleike 2014ko azaroaren 12a

Bihar, osteguna, Itzelazpi SA Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazioetarako entitate publikoak LTD bandaren liberaziorako beharrezkoak diren lan teknikoak egingo ditu Artadiko antenan, Udalak jakinarazi duenez.

Telebista aparailuan kateren bat galdu dela sumatzen dutenek telebista berriro sintozizatu beharko dute. Bestelako arazorik izatea ez da aurreikusten, baina kasu horretan instalazioen arduradunarekin (bakoitzaren antenista) jarri beharko da harremanetan.

Lan teknikoek irauten duten bitartean, gerta daiteke zerbitzua moztu behar izatea, tarteka. Lanak egin ostean, gerta daiteke zenbait aparailutan kateren bat galtzea. Hori gertatzen zaienek telebista berriro sintozizatu beharko dute, kanalen bilketa automatikoa erabiliz.

Lan horiek bestelako arazorik ez sortzea aurreikusten da, baina bizilagunen batek arazoren bat badu bere antenistarekin jarri beharko du harremanetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide