Eskola jasangarriaren ziurtagiria jaso du Maria eta Jose ikastetxeak

Zumaiena Ikastetxea 2014ko azaroaren 14a

Azaroaren 5ean, Kursaal jauregian, Ingurugelen 25. urteurrena ospatzeko antolatu zen ekitaldian, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso zuen Maria eta Jose ikastetxeak. Euskal Herriko beste 22 ikastetxek bakarrik lortu dute izendapen hau. Ekitaldiak Iñigo Urkullu lehendakaria izan zuen buru, besteak beste, eta baita, ikasle eta irakaslez osaturiko hainbat ikastetxetako ordezkaritza ere.

Ikastetxeak, bigarren aldiz lortu du izendapen hau eta Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasunerako oinarriekin koherentzia frogatu duelako aitortu zaio errekonozimendu hau. Azken lau urteetan IRAES21 Iraunkortasuneko Eskolen Sareko kide izan da Ikastetxea eta hurrengo urteetan ere jarraitzeko aukera ematen zaio. Programa honek hezkuntza komunitatearen inplikazioa eta elkarlana, ikastetxea eta herriko ingurumen arazoez aritzea, herriko ikastetxeen arteko lanaren indartzea eta, batez ere, ikasleak prozesu guztian zehar erabat inplikatuta izatea ditu helburu.

Ikasleak prozesu honetan guztian ezinbesteko protagonistak direnez, Kursaal jauregira ere joan ziren saria jasotzeko antolaturiko ekitaldiaz gozatzera. Hurrengo egunetan, ikastetxean bertan, emandako errekonozimendua ospatzeko ekintza xume bat egingo dela adierazten dizuegu.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide