Inaugurazioa txotxongilo ikuskizuna eskainiko du Gus Marionetas konpainiak igandean 12:00etan Oxford aretoan, familia osoari zuzendua.
Musika da ikuskizunaren haria. Antzoki baten inaugurazioan parte hartzera doazen musikariak dira protagonistak. Txotxongilo musikariak aterako dira oholtzara, abestera, pianoa jotzera, koroak egitera... Musika klasikoko pieza ezagunak joko dituzte: Straussen Polca Pizzicato, Korsakoven Eulitzarraren hegaldia, Beethovenen Ilargitea eta Verdiren La Traviata, besteak beste. Hori guztia ezustekoz eta irudimenez jantzita.
Sarrerak aldez aurretik eros daitezke turismo bulegoan, bi euroan. Aita Mari Txartela edota Gazte Txartela dutenentzat doan izango da.