Datorren iganderako, azaroaren 23rako, Guadalupetik Hondarribira antolatu du txangoa Inda Mendi elkarteak. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Helduek sei euro ordaindu behar dute eta haurrek lau. Izena goiko estankuan eman behar da (943860357). Animatu, erraza eta polita izango da eta!