Lehen Mailako mutilek 27-21 irabazi diote Askartzari Lubakin jokatutako partidan. Sailkapenean seigarren postuan daude, 13 punturekin. Hemen dauzkazue Pulpoko talde guztien emaitzak.
Partida polita eskaini zuten larunbatean Pulpok eta Askartzak. Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez baja ziren, baina taldeak ondo erantzun zuen erasoan. Gainera, defentsako lanetarako Ibon Enbil beteranoa bueltatu da taldera, eta horrek sendotasuna ematen dio Pulpori atzealdean.
Erasoko lanetan Ander Torriko nabarmendu zen beste behin. Zortzi gol egin zituen, eta erraztasun handia erakutsi zuen. Aipatzekoak dira Espilla piboteak bizkarrez zegoela sartutako gola, eta Ibargurenen jaurtiketa ikusgarria. Jarraitzaileek gozatu egin zuten ikuskizunarekin. Gainera, gazteek protagonismoa hartzen jarraitzen dute. Iñigo Aldai jubenila izan da lehen taldearekin debuta egin duen azkena. Gorka Leon, Xebe Yeregi, Jabi Gonzalez eta Beñat Manzisidorrek ere jokoan parte hartzeko aukera izaten dute.
Pulpoko gainontzeko taldeetatik, azpimarratzekoa da kadete mailako neskek orain arte jokatutako sei partidak irabazi dituztela. Territorialeko mutilak ere liderrak dira, partida guztiak irabazita. Hemen asteburuko emaitza guztiak:
Emaitzak
Lehen Maila Nazionala mutilak: Pulpo 27-21 Askartza
Bigarren Maila Nazionala neskak: Usurbil 31-17 Asador Basusta Pulpo
Euskal Liga jubenil mutilak: Pulpo 18-18 Ereintza
Euskal Liga kadete mutilak: Pulpo 35-42 Ereintza
Gipuzkoako Liga jubenil neskak: Galdona Burdindegia Pulpo 18-10 Urola
Gipuzkoako Liga kadete neskak: Ereintza 10-37 Zarazpe Pulpo
Gipuzkoako Liga kadete neskak: Urnieta 28-20 Pulpo
Gipuzkoako Liga jubenil mutilak: Corazonistas Vitoria 18-25 Pulpo
Gipuzkoako Liga kadete mutilak: Corazonistas Vitoria 27-25 Txikixa taberna Pulpo
Infantil mutilak 2001: Bergara 12-29 Zalla Taberna Pulpo
Intantil mutilak 2002: Pizzeria Marina Pulpo 20-20 Elgoibar
Infantil neskak 2001: Alzola Urak Pulpo 18-7 Eibar Eskubaloia
Infantil neskak 2002: Elgoibar 22-13 Talaipe Pulpo
Infantil neskak 2002: Alaia B ZKE 21-15 Trapaia taberna Pulpo