Urola Kostako itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak antolatu ditu Udal Elkarteak. Igandean Zumaiari dagokiona egingo da, goizeko 11:00etan, Alondegiatik hasita. Parte hartzeko izena eman behar da turismo bulegoan.
Alondegiko sarreran hasi eta ibilbidea eta Beduola elkartearen aretoan amaituko da. Bidean, Zumaiako paisaia urbanoa osatzen duten hainbat elementuren (Portu zaharra, Zubiaurre errebala, marea-errota, parrokia, Zumaia dorrea, Olazabal eta Ubillos jauregiak, San Jose komentua eta abar) sorreran itsasoak izandako eragin zuzena aztertuko da. Ibilbidea Beduolan amaituko da, elkarte hau itsas ondarea balioan jartzeko egiten ari den ekimena ezagutarazteko. Xabier Alberdi Euskal itsas historian aditu den Xabier Alberdik emango du hitzaldia. Izena emateko: Zumaiako Turismo Bulegoan, tel.: 943-143396, turismoa@zumaia.net
Azaroan egin diren hitzaldi hauei amaiera emateko, hilaren 27an, ostegunean, 19:00etan, itsas ondarea balioan jartzearen garrantziari buruzko hitzaldia egingo da Zarauzko Modelo zineman. Hizlaria: Jon Maia, Albaola Euskal Itsas Faktoriako kidea. Sarrerak hartzeko: Zarauzko Turismo Bulegoan, tel.: 943-830990, turismoa@zarautz.org