Aitor Olaziregik Ampo-Goierriko TB taldearekin egingo du afizionatu mailako bigarren denboraldia, eta Gorka Etxabek Jira-Bira taldearekin egingo du debuta maila berean. Arritxu Iribarrek kontatu dizkigu gure txirrindularien inguruan dauden azken nobedadeak denboraldi berriaren atarian:
Berrikuntzaz beterik dator etxeko txirrindularientzat denboraldia:
Aitor Olaziregi: Afizionatu mailako bigarren denboraldiari aurre egiteko taldez aldatu eta Ampo-Goierriko TB taldeko mailota defendituko du. Taldea 19 txirrindularik osatuko dute eta errepidean Espainiako Kopako lasterketa guztiak egingo dituzte, hainbat itzuli ere bai, eta EHko egutegi osoari aurre egingo diote. Olaziregik errepideko denboraldi exijente hori prestatzeko pista egingo du. Ilusioz beterik da 2015eko helburu berri erakargarriei begira, baina pistako lehen lasterketa hauetan oso arin hartzekotan leihaketa. Mikel Gaztañaga txirrindulari profesional ohia izango du zuzendari Ampo-Goierriko TB taldean.
Gorka Etxabe: Afizionatu mailan estreinaldia. Jira-Bira taldearekin emango du junior mailatik afizionatuetarako urratsa. Pistan espezialista da, aurten Espainiako selekzioko kide ere izan da eta maila berrira egokitu beharko badu ere, seguru aurpegia emango duela maila handiko txirrindularia baita.
Gaizka Gurrutxaga: Infantiletatik kadete mailarako urratsa eman eta larunbatean estreinatuko da, zoritxarrez Zumaian taldekiderik ez eta denboraldi berria Zarauzko taldean osatuko du. Gorpuzkera arina du, oraindik egin gabea eta bera maldan gora nabarmentzen baldin bada, oso leihakorra da eta saiatuko da lan ona egiten, baina ezin da ahaztu pistan inoiz ibili gabea dela eta dena berria izango dela beretzat, korritzeko modua eta maila.
Eider Unanue: Ikasketek Kantabria aldera eraman dute eta zailtasunak izango ditu denboraldi osoa egiteko, baina ahal duela honek ere nahiko du pistako karreretan parte hartu , besterik ez bada prestakuntza bezala errepiderako. Maila estreinatuko du eta baita taldea ere, Eneritz Iturriaga txirrindulari ohiak errepideratuko duen talde berrian izango da Eider Unanue. Talde honek eskuratu berri du UCI lizentzia.
Eider Manzisidor: Iaz pistan estreinatu eta Caja Rural.Bide bideko txirrindulariak 2. Denboraldiari aurre egingo dio, iaz ikasitakoari etekina atera nahian. Mutilekin batera korritzen dutenez pistako gipuzkoa torneoan,lan duin bat egiteko asmoarekin prestatzen ari da gero errepidean nesken artean 2015ean ondo ibiltzeko, 2014ko experientzia ona izan bait da.
Haritz Eizagirrek utzi egin du ziklismoa ikasketak eta maila berria uztartzeko zailtasunak baitzituen eta Jon Agirrek errepideko denboraldia osatuko du junior mailan baina ez du pistarik egingo, prestakuntza ezberdina eramango du. Infantil eta alebin mailetan Zumaiako Txirrindulari Elkarteak, Viveros San Antonen laguntzarekin aurten ere izango ditu taldeak, oso arin baldin bada ere hasi dira denboraldiaurreko lehen hartu-emanetan.
Pistako lehen jardunaldia 16:00etan hasiko da Donostiako belodromoan eta maila bakoitzean hiru lasterketa jokatuko dira: danesa, scratcha eta puntuaketa. Datorren iraila bukaera bitartean ez da ba atsedenik izango gure txirrindularientzat.