'160 metros, una historia del rock en Bizkaia' dokumentala gaur Aita Marin

Baleike 2014ko azaroaren 21a

Euskal rock musikaren talde historiko asko gogoratzeko aukera bikaina izango da gaur Aita Marin (21:30ean), 160 metros, una historia del rock en Bizkaia dokumentalararekin. Gainera, bertan izango dira Alvaro Fierro eta Joseba Gorordo zuzendariak, gaiari buruz hitz egiteko. Hemen ikus dezakezue trailerra. Proiektuak webgune bat ere badu, hainbat eduki eta bideo osagarrirekin.

Nerbioi ibaiaren bi aldeen arteko distantziari egiten dio erreferentzia tituluak; distantzia fisikoa, soziologikoa eta musikala, dokumental honen kasuan. Ezkerraldean punk mugimenduak izan zuen indarra, ikuspegi sozialagoarekin (Eskorbuto, Zarama, Parabellun...); eskuinaldean, Getxo Sound izeneko estiloa nagusitu zen (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sickness...), hedonista eta globalagoa. Testuinguru horretan dago kokatuta Alvaro Fierro eta Joseba Gorordoren dokumentala.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide