Bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia, Alondegian

Baleike 2014ko azaroaren 24a

Katxalinek, Bularreko eta Ginekologiako minbizia duten emakumeen elkarteak, diti minbiziaren goiz detekzioaren inguruko hitzaldia antolatu du. Saioa gaur (astelehena) izango da, 18:00etan, Alondegia kultur etxean. Hitzaldia Donostiako Onkologikoko sendagilea den Arrate Plazaolak emango du eta bertan diti minbiziaren arrazoien azterketaz, prebentzioaz eta abar luze batez hitz egingo du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide