Inda-Mendik aurrez bidalitako ibilbidea ez zen zuzena. Igande honetan Oriotik Zubietarako goiz buelta egingo dute mendizaleek. Autobusa 7:30ean aterako da Txomin Agirre moilako geltokitik. Izenak goiko estankoan emango dira (943860357). Helduek 6 euro ordainduko dituzte eta haurrek 4.
Bestalde, igande honetan 'Zaletasuna sortzen' ekintzen barruan ibilbide bat zegoen antolatuta. Guadalupetik irten eta Hondarrabian bukatu zuten ibilaldia. "Egian esan dena zoragarri joan zen, eguraldia paregabea, jendeak primeran pasa zuen, paisaia zoragarriak, dena kategorikoa. Ibilbide honetara 58 lagun joan zireneta hauetatik 30 ume".