Urola liderraren aurka berdindu du Zumaiakok joko ona eginda

Baleike 2014ko azaroaren 24a

Berdinketa garrantzitsua lortu du jardunaldi honetan Zumaiakoren preferente mailako taldeak Zumarragan Urola liderraren aurka lortu zuena. Oso joko ona egin zuen eta irabaztetik gertu gelditu zen. Norgehiagoka banako emaitzarekin amaitu zen. Emakumezkoen erregionalak bere maila onean jarraitzen du sailkapeneko bigarren postuan Amara Berriri 2-1 irabazi eta gero.

Jubenilak sendo eta autoritatez irabazi zuen eta lidergoan mantentzen da.Ohorezko kadeteak denboraldiko lehen porrota jaso zuen Zumarragan, baina sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du. Lehen mailako kadeteak berriz 13-0 irabazi zion Aurrerari.

Emakumezkoen bi kadeteek emaitza desberdinak izan zituzten: etxean jokatu zuen A taldeak berdinketa besterik ez zuen lortu eta Andoainen jokatu zuen B taldeak berriro gol asko sartu zituen garaipena erraz lortuz. Infantil mailako bi taldeek, gizonezkoenak eta emakumezkoenak, garaipenak lortu zituzten. Eta alebin taldea ere erraz nagusitu zitzaion Oriori.

Hona hemen emaitzak:

Preferentea: Urola 1 - Zumaiako 1.

Erregionala neskak: Zumaiako 2 - Amara Berri 1.

Lehen mailako jubenilak: Zumaiako 3 - Ikasberri 0.

Ohorezko kadeteak: Urola 3 - Zumaiako 2.

Lehen mailako kadeteak: Zumaiako 13 - Aurrera 0.

Emakumezkoen A kadeteak: Zumaiako 0 - Zestoa 0.

Emakumezkoen B kadeteak: Euskalduna 0 - Zumaiako 6.

Lehen mailako infantilak: Zumaiako 3 - Idiazabal 0.

Infantil neskak: Zumaiako 2 - Zarautz B 0

Errendimenduko alebinak: Orioko 3 - Zumaiako 6.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide