Pulpok ezin izan du garaipena erdietsi Uharteren aurka

Baleike 2014ko azaroaren 24a

Denboraldiko hirugarren porrota jaso du Pulporen lehen taldeak asteburu honetan. Larunbatean jokatutako partidan 31-23 galdu zuten zumaiarrek Uharte talde nafarraren aurka.

Lehen zati kaxkat baten ondoren, zortzi goleko aldearekin joan ziren etxekoak aldageletara (16-8). Bigarrenean aldea mantendu zuten nafarrek. Iosu Arrieta, zortzi golekin, eta Xabier Laburu, seirekin, izan ziren Pulporen aldetik golegile onenak. Emaitza honen ondoren seigarren postuan dira Xabi Letamendiak prestatzen dituen jokalariak. Larunbat honetan (19:15ean) Beti-Onak talde nafarra izango dute bixitari Lubakin.

Beste taldeei dagokionez, honako emaitzak izan dituzte Pulporen taldeek:

2. territoriala, mutilak: Decotena Pulpo 34 - Legazpi 27.

2. nazionala, neskak: Asador Basusta Pulpo 19 - Aiala B 30.

Jubenil mutilak, Euskal Liga: Egia 23 - Pulpo 30.

Kadete mutilak, Euskal Liga: Egia 29 - Pulpo 31.

Jubenil neskak, Gipuzkoako Liga: Urnieta  21 - Galdona burdindegia Pulpo 21.

Kadete neskak, Gipuzkoako Liga: Zarazpe lakatuak Pulpo 49 - Leizaran B 8.

Kadete neskak, Gipuzkoako Liga: Pulpo 22 - Carpinteria Vascongada 30.

Jubenil mutilak, Gipuzkoako Liga: Amenabar B 26 - Pulpo 30.

Kadete mutilak, Gipuzkoako Liga: Txikixa taberna Pulpo 24 - Bidasoa 27.

Infantil mutilak 2001: Zalla taberna Pulpo 24 - Elgoibar 24.

Infantil mutilak 2002: Aloña Mendi 24 - Pizzeria Marina Pulpo 9.

Infantil neskak 2002: Talaipe Pulpo 28 - Eibar B 17.

Infantil neskak 2002: Trapaia taberna Pulpo 21 - Elgoibar 20.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide