'Gomezagoren gutuna' liburua aurkeztuko da Alondegian

Baleike 2014ko azaroaren 25a

Gomezago, Zumaiako imaginarioko pertsonaia, Gabonetan itsasotik barrena etortzen dena, da gaur Alondegian aurkeztuko den 'Gomezagoren gutuna' liburuaren elementu zentrala. Aurkezpen ekitaldia Alondegiko ikasgelan (4. solairuan), 19:00etan. Bertan izango dira liburuaren egileak, Josu Waliño idazlea eta Ander Hormazuri ilustratzailea. Liburua ekitaldian bertan izango da salgai eta datozen egunotan ohiko saltokietan. Baleikeko bazkideek Gabonetako opari bezala jasoko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide