Bihar hasi eta igande eguerdira bitartean klarinete-joleen topagunea izango da Zumaia. Egun hauetan egingo da Zumaiako Udal Musika Bandak urtero antolatzen duen Klarinete Maratoia. Erakusketak, ikastaroak eta, nola ez, kontzertuak izango dira bost egun hauetan.
70 ikasletik gora izango dira Carlos Casadók emango dituen ikastaroetan parte hartzen. Valentziarra jaiotzaz, Orquesta Nacional de Españako kidea da eta urte hauetan guztietan klaseak emateaz arduratu da. Ikasleak Euskal Herriko hainbat herrietatik datoz, baita Santandertik ere. Aurtengo berrikuntza nagusia teknologia berrien erabilpena musikan lantzeko tailer berezia izango da, José María Belló A Coruñako Goi Maila Kontserbatorioko klarinete irakasleak emango duena.
Kontzertuak ere izango dira bost egun hauetan. Bihar bertan, 19:00etan komentuan, hainbat musika eskola eta kontserbatorioetatik etorritako ikasleen kontzertua izango da komentuan. Ostegunean pintxo-pote musikala izango da Alondegian (20:30ean), ostiralean laukoteen lehiaketa (19:00etan komentuan), larunbatean 'Weber-Brahms in concert' emanaldia komentuan (20:00etan) eta igande eguerdian (12:30ean) Maratoiaren amaierako kontzertua Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, ZUMB eta ikasleen eskutik.
Hemen duzue aurtengo egitarau osoa: